XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sokatik tira egin nahi nion
nahi nuelako libratu.
Jendeak zion: eskailera bat behar genuke bilatu.
Mutiko batek isil-isilik
harri koskor bat tiratu
erdi-erdian jo zuen eta
nire globoa PUM! le(he)rtu.

Pena handia hartu nuen nik
begiak neuzkan bustita
harria bota zuen mutila
zeukaten inguratuta
ondoan zegon piszinaraino
eraman zuten helduta
bat, bi ta hiru esan ondoren
uretara zuten bota.